IKUS-ENTZUN

Straub-Huillet zinegileen obrari buruzko zikloa hasiko da gaur Tabakaleran

Tabakalerak eta Euskadiko Filmategiak Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet sortzaile frantziarren hamaika lan biltzen dituen Iraultza egitea da berriz bere lekuan jartzea kontu oso zahar baina ahaztuak izenburuko programa aurkeztuko dute. Lehenengo saioa, hain justu, gaur egingo da, 20:00etan. Aurretik, 19:00etan, zikloaren aurkezpena izango da.

Chema Gonzalezek eta Manuel Asin dira atzera begirakoaren komisarioak, zeina Reina Sofía Museo Nazional Arte Zentroak antolatu duen, Espainiako Zinematekarekin elkarlanean.

Tabakaleraren arabera, “Straub eta Huilletek molde zinematografikoak desegiten dituzte, irudi-soinuekiko harreman berriak proposatzeko, hainbeste miretsitako Cézanne, Griffith, Mallarmé, Chaplin edo Schoenberg-en gogo bertsuarekin”.

1963 eta 2006 bitartean, Straub eta Huillet senar-emazteek 25 film inguru egin zituzten. Obra horren hiru ezaugarri nagusienak aszetismoa, zorroztasuna eta estilo intelektuala dira.

Informazio gehiago: tabakalera.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button