BESTELAKOAK

Bernardo Atxaga eta Xi Chuan elkartuta

Bernardo Atxaga idazlea eta Xi Chuan poeta txinatarra elkarrekin egongo dira gaur Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan, Joan-etorriko bidaiak izeneko topaketan, poesiari buruz hitz egiteko, arratsaldeko 19:30ean.

Biek, Atxagak eta Chuanek poesiagintzaz hitz egingo dute, eta ekialdeko eta mendebaldeko poesia ulertzeko moduetako berdintasunei eta desberdintasunei eta Asiako eta Europako poesiaren bilakaerari buruzko iritziak emango dituzte. Ekitaldia amaitzeko egile bien poemak irakurriko dira.

Xi Chuan (Txina, 1963) Liu Jun-ek literaturan erabiltzen duen izena da. Olerkari, saiakeragile eta itzultzailea da eta Beijingo Unibertsitatean literatura ingelesa ikasi zuen. Gaur egun literatura txinatar klasikoa irakasten du Beijingo Arte Eder Akademia Nagusiko Arte Liberal Eskolan. Xi Chuan-ek bost poema liburu eta bi saiakera lan eta kritika eta ikerketa artikulu asko eta asko argitaratu ditu. Txinerara itzuli ditu Ezra Pound, Jorge Luis Borges, Czeslaw Milosz eta Olav H. Hauge idazleen lanak.

Bernardo Atxagak ez du aurkezpenik behar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button