BESTELAKOAK

Bermeoko Talako Kantinak otsaileko egitaraua iragarri du

Bermeoko Talan kokatuta dagoen Kantinak otsaileko “eguen sozialetarako” ondu dituen ekitaldien berri eman du.

Hala, otsailaren 4an, Josu Bergara musikari bizkaitarrak Kanta txikien indarra (Taupaka Elkartea, 2015) izenburuko diskoa aurkeztuko du; Ea herriko musikariaren laugarren diskoa da. “Txikitatik biolontxelo ikasketak hasi, eta hamazortzi urterekin gitarra hartu zuenetik, abestiak konposatzen ibili da. Euskal Herriko ehunka eszenatokitan eta Londres, Bartzelona, Madril edo Valentzia hirietan kontzertuak eskaini ditu”.

Otsailaren 11n, Talako Kantina poesiaz beteko da: Josu Landak Miguel Hernandez Kantuz errezitaldia eskainiko du. Azken Munduko Poesia Kaierak (Susa) antologiaren barruan, Landak Miguel Hernandezen poemak ondu zituen.

Hilaren 18an, neguko barazkien errezetak azalduko dituzte, Ortutik Ahora Kata izenburupean. Azkenik, 25ean, Bermeoko Nuntxaku kolektiboak 11 urteko ibilbidean ondutako kontzertuen erakusketa inauguratuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button