BESTELAKOAK

Laukizko bigarren argazki-rally-a egingo da larunbatean

Larunbatean, urriak 3, Laukizko bigarren argazki-rally-a egingo da, Burdinaren aztarna izenburupean. Ekimena 2015eko Ondarearen Europako Jardunaldien baitan egingo da.

Izen-ematea posta elektroniko bidez egingo da (laukizlehiaketa@gmail.com), urriaren 2ko 14:00ak baino lehen, eta datu hauek bidali beharko dira: Izen-abizenak, NAN, adina, herria eta telefono zenbakia.

Rally-a urriaren 3an egingo da,  Laukizko udalerrian barrena, 10:00etik 13:30era. Behin rally-a amaituta, egindako argazkiak deskargatuko dira, 13:30etik 14:30era. Argazkiotan jorratu beharreko gaiak egun berean jakinaraziko dira.

Argazkiak deskargatu eta gero, partaideek etxean egingo dute argazkien aukeraketa eta urriaren 23a baino lehen bidali. Mailak, enfokea eta saturazioa baino ezin izango dira tratatu.

Sari banaketa eta argazki erakusketa urriaren 30ean egingo dira, 18:30ean, Laukizko liburutegian. Sari hauek emango dira: Argazkirik onena, 250 euro; 30 urte baino gutxiagoarentzako accesita, 100 euro; eta, azkenik, Laukizko argazkilari onenarentzako accesita, 150 euro.

Informazio gehiago: federacionfotovasca.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button