MUSIKA

Baobabs Will Destroy Your Planet taldeak lan homonimoa argitaratu du

Baobabs Will Destroy Your Planet taldea duela bi urte jaio zen Iruñean. Sari batekin jarraitu zuten kideek: Bilboko Kafe Antzokiak Gaztea-ko Maketa Lehiaketaren sari berezia. Joan den urtean EPa grabatu zuten, eta aurten beren lehen diskoa grabatu dute Londreseko Abbey Road estudioetan, Iñaki Llanerarekin. Diskoa jaso berri dugu Nontzeberrin.

Erreberberazioek eta teklatuek 80ko hamarkadara garamatzate, baina taldeak badu mende honetako oso gaurko egiten duen zerbait. Kantu hauek nortasun bat islatzen dute, izaera bat, eta hori bada zerbait.

“Berehalakoan iragaten da Abbey Road estudio mitikoetan grabaturiko lehen lan luze hau (kantuen iraupenari begiratuta punk disko baten aurrean gaudela ematen du), baina kontuz, doinuak iltzaturik geldituko zaizkizu pare bat entzunalditan”, azaldu du Jon Basagurenek disko berriarekin batera datorren promozio-orrian.

Kontzertu batzuk dituzte aurretik: ekainaren 5ean, Madrilen; eta 11an, Iruñean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button