BESTELAKOAK

Xabier Erkizia, “Txokolatea eta Bizkotxoak” saioan

Gaur, urtarrilak 15, Xabier Erkizia soinu-artista Bilboko Modesto tabernan izango da, Kafea eta Bizkotxoak saioaren baitan, 19:30ean. Antolatzaileen arabera, “ERTZA festibaleko zuzendaria da, eta munduko zenbait bazterretan ibili da soinuak harrapatzen”.

Nafarra soinuaren kontzeptutik abiatuko da Modesto tabernan egingo duen ekitaldian: “Soinuak partiturarik ba al du? Soinu bakar batek, txikia bada ere, zenbat istorio dauka? Zer da soinu bat? Zerk iradoki diezaguke soinu batek? Isiltasunak zenbat soinu du?”.

Erkiziak (Lesaka, 1975) Gutariko Bat rock-bandan eman zituen lehendabiziko urrats musikalak, 90eko urteetan. Harrezkeroztik, mila saltsatan dabil sartuta, betiere, musikaren eta soinuaren alde esperimentalenean murgilduta; hala, ERTZA jaialdiaren antolatzailea ez ezik, Donostiako Arteleku zentroko Audiolab saileko koordinatzailea eta Berria egunkariko kolaboratzailea ere bada. Maialen Lujanbio bertsolariarekin ere izaten da oholtzan, besteak beste, Ornitorrinkus egitasmoan, Judith Monterorekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button