BESTELAKOAK

Begirada feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorian xede, Artiumen

Ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan ikuspegi feministak izango dira xede Gasteizko Artiumen datorren asteburuan, azaroaren 16 eta 17an, Begirada Feministak izenburupean ondu den ikastaroan.

Xabier Arakistain arte komisarioak eta Lourdes Mendez EHUko arte antropologian katedradunak zuzenduko duten ikastaroak, aurtengoan, hamabigarren edizioa beteko du eta bertan,  begirada feministetatik, artearen alorrean hainbat herrialde, diziplina eta belaunalditako hizlariak bilduko dira aurten ere.

Hala, larunbatean, goizeko 10:30ean hasiko dira tailerrak zuzendarien aurkezpen ekitaldiarekin eta asteburu osoan zehar hainbat elkarrizketa nahiz hitzaldi jorratuko dituzte, bertoko zein nazioarteko luxuzko hainbat artista gonbidaturen eskutik. Horien artean egongo dira, Maria Zambrano, Rosa Rius Bartzelonako Unibertsitateko ohorezko irakaslea; Elena Mendizabal  artista eta Beatriz Herráez Artiumeko zuzendaria; Amy Tobin, Cambridgeko Unibertsitateko Artearen Historia Saileko irakaslea eta Kettle ‘s Yardeko komisarioa; Monica Bonvicini, Berlingo Arte Ederretako Unibertsitateko irakaslea; Giovanna Zapperi, artearen historialaria eta arte garaikidearen historiako irakaslea Tourseko Unibertsitatean; Elke Krasny, Arte eta Hezkuntza irakaslea Vienako Arte Ederren Akademian; edota Sanja Iveković artista, Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistan hazi eta  1968az geroztik sortu zen Praktika Artistiko Berria korronte eta belaunaldi artistikoko kidea.

Ikastaroaren harira zuzendariek argitu dutenez, “emakumeen diskriminazioa, zapalkuntza eta esplotazioa salatzeko eta borrokatzeko sexuaren kategoriak, gizartea, begirada, hizkuntza, artea, eremua eta erakundeak egituratzen ditu, dimentsio estetiko eta politikoak uztartuz”.  Era honetan, gure gizarteetan indarrean dauden sexu, etnia eta klaseko gizarte-harremanen sareak ikuspegi feministatik aztertuko dira, “artistek eta haien artelanek Artean lortutako ospe desorekatuaren arrazoiak argituz”.

Ikastaroetan izena ematea beharrezkoa izango da bertan parte hartu nahi duenak. Horretarako  Artiumeko webgunean online bete beharko den fitxa eskuragarri duzue dagoeneko. Gainerako informazioa eta egitarauaren xehetasunak ere webgune horretan dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu