BESTELAKOAK

Dantza eta inprobisazio elektroakustikoa, Artium museoan

Gasteizeko Bernaola Festival ekimenak XXI. mendeko musikaren aniztasuna zabaltzeko helburua du urtero, eta mundu osoko musikagile zein interpretatzaileak biltzen ditu abendura bitartean.

Asteburu honetan, hiru egunez, bihar hasita eta igandera bitartean, dantza eta inprobisazio elektroakustikoa izango dira ikuskizunen protagonistak, Artiumen.

Bitarteko elektronikoek eta informatikoek lagundurik erakutsiko dira programatu diren obra guztiak. Bihar bertan, azaroaren 17an, dantza, elektroakustika eta argia nahasten dituen Songlines  proposamena Mala Kline & Co artisten eskutik.
Larunbatean, hirukote baten txanda izango da:  Fréderique Cambreling (arpa), Marine Pérez (txirula eta flauta), eta Vincent Carinola (elektronika).
Igandeko saioan, Enduring Freedom, Imre Thormann (Butoh-dantza) eta Luis Tabuencaren perkusioarekin.
Zita Ekialde-Goikoa aretoan izango da, 20:00etan.

Bernaola Festival ekimenaren programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button