BERTSOTAN

Baztan-Bidasoko XXXII. Bertsopaper Lehiaketa

Baztan-Bidasoko hogeita hamabigarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso Eskolak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat.

Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta beste lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik, eta norberak aukeratuko ditu gaia, doinua eta neurria. Bertsoak maiatzaren 17ra arte aurkeztu ahal dira.

Parte-hartzaileak lau mailatan banatuko dira: A maila, 10 urte arteko haurrek parte hartuko dute eta gutxienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte; B maila, 11 urtetik 14 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutxienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte; C maila, 15 urtetik 18 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutxienez lau bertso egin beharko dituzte; eta D maila, 18 urtetik goitikoek hartuko dute parte eta gutxienez zortzi bertso egin beharko dituzte.

Bertsoak helbide honetara bidali beharko dira: Berako kultur etxea. Baztan-Bidasoko XXXII. Bertsopaper Lehiaketa. Eztegara pasealekua, 11. 31.780 Bera (Nafarroa)

Sariak Berako Kultur Etxean banatuko dira, maiatzaren 31n, 18:00etan egingo den ekitaldian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button