IKUS-ENTZUN

“III. Hi eta Hire Munduak” Bideo Lehiaketa

Abian da Gaztezulok antolatu eta Euskal gazteei zuzendutako III. Hi eta Hire Munduak Bideo Lehiaketa. Bertan parte hartzaileek beren unibertsoa fikziozkoa ala erreala, irudikatzen duten bideoak aurkeztu behar dituzte.

Zertan ematen duzu denbora? Zerk betetzen zaitu? Zerk ematen dizu bizia? bezalako ideietan oinarriturik, gutxienez minutu bateko eta gehienez hiru minutuko bideoa sortu beharko da euskaraz. Lanak bidaltzeko epea azaroaren 1etik 15era bitarte izango da zabalik.

Bideoak YouTubera igo behar dira lehenik, eta bertatik kode enbotatua hartuta gaztezulo.com webguneko Bideo Lehiaketa atalean dagoen formularioa beteko da, parte hartzaileen gainontzeko datuekin batera.

Lan guztiak ebazteko Anjel Alkain aktorea, Garbi Losada aktorea, Imanol Rayo zuzendaria, Sara Cozar aktorea eta Anartz Zuazua zuzendaria bilduko dira, eta horren ondorioz, irabazleen izen-abizenak, Donostiako Kursaalen, azaroaren 24ean, Xare Euskazko Tekonologia Berrien Azokaren baitan jakinaraziko dira.

Hiru sari banatuko dira egun horretan: Lan Onenaren Saria, 1.500 eurokoa; Bigarren Saria, 500 eurokoa; eta Ikusleen Saria, Gaztezulo materialez eta produktu elektronikoz betetako otarrea.

Beste aldetik, kolektibo langile porrokatu honek ere, Gaztezulo Sariaren III. edizioa abiarazi du, 2012 urte osoan egindako ekarpenagatik, edozein delarik ere, aipamen berezia merezi duen pertsona saritzeko. Beraz, zabalik da III. Gaztezulo Sarirako hautagaiak proposatzeko epea abenduaren azken eguneraino. 2010ean Gorka Urbizuk irabazi zuen, eta 2011n Arnaldo Otegik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button