MUSIKA

“Barruan festibal” ekimenean, Za! eta Ibon RG musikariak

Asteburu honetan Barruan festibala egingo da Bilbon. Gaur gauean Za! eta Ibon RG arituko dira zuzenean Muelle aretoan.

Za! bikoteak, askotariko estiloak nahasten ditu, metala, hardcorea, erritmo tropikalak, beteriak, tronpetak, gitarrak… emaitza soinu-eztanda dantzagarria eta era berean, harrigarria da. Zuzenean, gainera, bikotearen proposamenak gora egiten du inprobisazioaren bidez. Hainbat kritikoren arabera, “Za! zoriontsu egiten zaituen gauzetako bat da. Irribarrea eragiten dizun banda bat, eta norbanako hobe bihurtzen zaituena”.

Sestaon jaiotako musikaria da Ibon RG, eta bere ibilbidean hainbat musikarirekin aritutakoa da, tartean, Eten, Mursego eta Xabier Montoia. Urte honen hasieran Hil zara bakarkako lan bikoitza aurkeztu zuen Bilbon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button