BESTELAKOAK

Japoniako “Butoh” dantzari buruzko ikastaroa, Errenterian

Dejabu Panpin Laborategiak Butoh dantza eta antzerki ikastaro trinkoa antolatu du abenduaren 2tik 6ra Errenteria Hiria Kulturgunean. Horretarako, El Horizonte Danza konpainiaren eta Butoh eskolaren sortzaile den Sua Urana gonbidatu dute.

Dejabu Panpin Laborategiak jakinarazi duenez, “Hiroshima ostean Japonian sortu zen dantza indartsu honen teknikak dantzarientzat ez ezik antzerkilarientzat ere oso baliagarriak dira (edo besterik gabe bere gorputzaren adierazpena landu nahi duten guztientzat)”.

Aktore, dantzari eta, oro har, gorputz adierazpenean sakondu nahi duen orori dago zuzenduta ikastaroa; 20 ordu iraungo du.

Informazio gehiago: antzerkilabea@gmail.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button