BESTELAKOAK

“urbanBAT” jaialdiak herritarren erronkei buruzko tailerra ondu du

Bilboko urbanBAT jaialdiaren laugarren edizioak herritarren erronkei buruzko proposamenak bilduko dituen tailerra ondu du, ostiralean, Bizkaia Aretoan, 16:00etatik 20:00etara. Erronka horiek Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako kolektiboek proposatutakoak izango dira. UrbanBat urbanismoari eta gizarte-berrikuntzari buruzko jaialdi kulturala da.

Tailerrean, elkarrizketarako eta lanerako bost mahai osatuko dira, aipatutako auzoetako kolektiboen desio, premia edo gatazkak jasotzeko.

Lehenengo mahaian, Bizikidetza, aniztasuna eta biziatutako dinamikak jorratuko dira; bigarrenean, Gizarte-berrikuntzarako plazak; hirugarrenean, Emakumeak eta espazio publikoa; laugarrenean, Gentrifikazioa; eta azkenik, bosgarrenean, Autogestiorako auzo-guneak.

Mahaiotan, sormen kolektiboa eta proposamen bateratuak erraztuko dituen metodologia erabiliko da. Horretaz gainera, mahaion azken xedea hauxe da: erantzun eta ekarpen zehatzak lortzea, aurrerantzean sortuko diren erronketan jarduteko abiapuntu izan daitezen.

Informazio gehiago: 4festival.urbanbat.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button