BERTSOTAN

“Bardoak 2018”, Nafarroako taldekako bertso egitasmoa, bihartik aurrera

Bardoak ekimenaren barruan lau saio izango dira asteburu honetan, Beran, Iruñean, Leitzan eta Barañainen.

Diogun bezala, bihar, ostirala, Beran izango da saioa, eta horrekin abiatuko da taldekako aurtengo txapelketa. Berako Ibardin: Hiru ta lau dira zazpi eta Sakanako Sakana Zirt taldea izango dira aurrez aurre, 20:30ean, Kataku ostatuan.

Baina asteburuan beste hiru saio programatu dituzte. Larunbatean, hilak 3, Leitzako Atekabeltz Gaztetxean herriko Aldatzea komeni eta Iruñeko Topa bardo kopa! ariko dira bertsotan, 18:00etatik aurrera. Ordu eta egun berean, saioa izango da Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean ere, bertako Mirristi Drimtin eta Larraun eta Araitz bailaretako (Larraun da Araitz) Bi dozena taldeen artean. Barañainen jokatuko da asteburuko azken saioa, igandean, 18:00etan. Akelamendi tabernan arituko dira herriko Barakinak taldea eta Piriniotako Pirini Bardó.

Lehenengo fasean16 saio izango dira guztira, eta asteburu honetan jokatuko dira lehenengo lauak. Has dadila beraz, Bardoen festa! 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button