BESTELAKOAK

Kultur Programazio zabala Bilboko Foru Liburutegian

Aurten, Bizkaiko Foru Aldundiak 35 jarduera baino gehiago programatu ditu Foru Liburutegiaren kultur programazioaren barruan. Joan den barikuan, Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputatuak, 2015eko kultur agenda osoa aurkeztu zuen.

Urteroko programazio honen barruan, badaude ekimen batzuk jarraipena izango dutena, eta ia guztiak literaturaren ingurukoak: irakurle taldeak, literatur topaketak, Bizkaidatz eta Liburutekia.

Aurtengo Euskara Irakurle Taldea hamabosterik behin elkartuko da eta egin beharreko, irakurketak Txani Rodríguez (udaberrian) eta Julen Gabiriaren (udazkenean) idazleekin egingo dira. Gaztelaniazko bertsioa ere badago Iván Repila idazleak zuzenduta.
Bestalde, aurtengo Literatur Topaketak jardueren protagonistak hauek izango dira: Unai Elorriaga (otsaila), Danele Sarriugarte (apirila), Ana Urkiza (ekaina), Pako Aristi (urria) eta Jule Goikoetxea (abendua), euskarazko jardueran. Aixa de la Cruz (martxoa), Fernando Palazuelos eta Rober Garay (maiatza), Itziar Minguez (iraila) eta Fran Santana (azaroa), gaztelaniazko jardueran.

Apirilean, Liburuaren Nazioarteko Egunean, Bizkaidatz literatur lehiaketaren 2014-2015eko edizioaren sariak banatuko dira, eta urrian, berriz, Liburutegiaren Nazioarteko Egunean, literatur lehiaketa honen VIII. edizioari hasiera emango zaio.

Aurten, berritasun gisan, Bizkaidatz Txikia egingo da lehen aldiz lurraldeko 8 eta 16 urte bitarteko eskola-umeen artean literatur sormena sustatzeko. Lehen edizio honetarako, Belén Lucasek (gaztelania) eta Joanes Urkixok (euskera) proposatuko dituzte kontakizunak. Lehiaketa  apirilaren 1ean hasiko da eta ekainaren 1ean amaituko da.

Hitzaldi zenbait ere programatuko dira, hala nola, Vida de poeta, Kepa Muruak egingo duena; edota Heziketa, kirola eta berdintasuna, Koikili Lertxundi, Maider Unda eta Leticia Canalesek antolatuta. Kirikiño eta Errose Bustinza: Ipuingintzaren alde izenekoa, Lourdes Unzueta, Javier Kalzakorta eta Seve Callejak egingo dute abenduan.

Erakusketak, tailerrak, Letrak eta futbola jaialdia edota Liburutekia: literaturari eta teknologia berriei buruzko  jardunaldiak (azaroan) ere ez dira faltako.

Egitarau osoa hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button