MUSIKA

Zuzeneko metal hitzorduak hil honetarako

Hil honetan metal estiloko hiru kontzertu interesgarri ikusi ahalko dira gurean. Hasteko, ostiralean, ekainak 8, Lasarte-Oriako Abend Kafe Antzokian Rolling Dice eta Iam Raros euskal taldeek joko dute, 00:00etan.

Rolling Dice donostiarrek hard rocka jorratzen dute eta haien maketa aurkeztuko dute. Nabarmentzekoa da emakumezko abeslariaren gaitasuna. Iam Raros ere gipuzkoarrak dira, hernaniarrak, eta rock urbanoa jotzen dute.

Oreretako Haize tabernan, halaber, beste bi metal kontzertu izango dira ekainaren 9an eta 22an, hain zuzen ere. Hala, ekainaren 9an Plowshare eta Hilotz bandak izango dira bertan. Plowshare Lleidako Trash metal talde bikaina da. Hilotz, berriz, lasartearrak dira. Euskaldunak maisuak omen dira thrash metala jotzen eta Orereran haien estreinako maketa aurkeztuko dute.

Azkenik, ekainaren 22an Heavy Metal Gaua egingo dute Elbereth eta Blast Wave taldeekin. Elbereth talde aski ezaguna da Euskal Herriko metal jarraitzaileen artean. Kontzertua Itzalitako izarren lurraldea izeneko hirugarren lanaren inguruan ardaztuko dute.Blast Wave, aldiz, Iruneko taldea da eta rock metal zaleak da; estreinako demoa aurkeztuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button