MUSIKA

Baga-Bigaren udazkeneko sonoritate berriak

Literaturarekin gertatzen den bezala,  musikak ere bere lan berriak ikusiko ditu udazken honetan. Baga-biga ekoiztetxeak, behintzat lan interesgarri batzuk argitaratuko ditu, eta horien artean Vendetta edo Bizardunak taldeak topatuko ditugu.

Hala, Bizardunak taldea Ur ederra kirats infinituan dator berriz dena astintzera. Bizardunak taldearen hirugarren diskoa izango da, folk progresiboa gehi zeltiar kutsuarekin nahasturiko rocka zabaltzeko prest, betiko ironia eta  kritika sozialaz blaiturik.

Gatibuk bere bosgarren diskoa ekarriko du eta betiko legez, Euskal Herri osoa dantzan jarriko du rock lotsagabearekin.
Vendettak Fuimos, somos, seremos hirugarren disko kaleratuko du eta berriro euskarak presentzia nabarmena izango du bere ska doinuetan.

Estankonaren bakarkako bigarren uzta Fruitua deituko da; SeiUrte taldeak Atlantida izeneko lana plazaratuko du, eta, azkenik, punk-rock melodikoaren indarra galdu barik, Sarkor taldeak apustu berria egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button