BESTELAKOAK

Ba dator “SKF”, Sopelako Surf Jaialdiaren V. edizioa

Gaurtik hasita igandera bitartean, surfaren olatua hartuko dugu “Sopela Kosta Fest” Jaialdiarekin.  Lurrez, airez, eta nola ez, ur gaineko ekimenak proposatu dira bere bosgarren edizioan.

Hala, gaur goizean eman zaio jaialdiari hasiera Surf Bussines Meeting estrategia digitalaren inguruko tailerrarekin, surfa nola hobetu hausnartu eta erabilera egokiak bilatzeko asmoz. Eta arratsaldez, Film Laburren V. edizioko irabazleak ezagutzera emango dituzte, Udaletxeko Plazan egingo den aurkezpen ekitaldian.

Hiru kategoria eta bi aipamen sarituko dira eta 1.250€ banatuko dira irabazleen artean.  Lehena, SKF Sari Nagusia, film laburrik onenak 500€ eskuratuko dituela. Bigarrena, Berton Saria, Euskal Herriko parte hartzaileek egindako film laburren saria, irabazleak 250€ jasoko dituela. Eta Taula Lila Saria da hirugarren kategoria. Hala, emakumeak surfaren munduaren inguruan jarrera aktiboan agertu eta betiko genero-estereotipoak apurtzen dituen film labur onenak, 250€ eskuratuko ditu.

Beste bi aipamen berezi ere sarituko dira: Sopelan erroldatutako eta euskarazko film labur onenak. Biak hala biak ,125€tako sari bana eskuratuko dute. Ondoren, pantaila handian proiektatuko dituzte saritutako lanak eta 20:30etan, Ira Opperek zuzendutako Secrets of desert point filma ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Jaialdiak musika eta surfaren kultura uztartzen ditu, eta musikari dagokionez, bihar ostirala, irailak 21, La Sra. Tomasa taldearen fusio elektronikoa, Grises (pop elektronikoa), The Icer Company (pop-rock), Moonshakers (garage-rock), Zazkel (new wave-funk), eta DJ Tirry&Teri taldeak arituko dira. Llarunbatean aldiz,  El Columpio Asesino (post-punk)a,Travellin´ Brothers Little Band (blues), Liher (rock), Melenas (garage-pop) eta Zazkel (new wave-funk) taldeek eskainiko duten musikaz gozatzeko aukera izango da. Kontzertuok,  Udaletxeko Plazan, 20:00etan hasiko dira.

Musikarekin batera, surfaren kultura da jaialdiaren bigarren ardatza, eta esparru horretan ere makina bat jarduera egingo dira:,  EHSF-ko Euskal Zirkuituaren Txapelketa, Euskal Herriko Surf Elkarteen Txapelketa edota Kayak Surfeko Beteranoen Txapelketa. Ikastarorik ere ez da faltako eta edizio honetan, surfaz gain, parapente eta kayaksurf ikastaroa ere eskainiko da.

Azkenik, bestelako jarduerak ere izango dira: umeentzako tailerrak, Tai Chi saioak edo garagardoaren festa, Sopela Beer Fest.

Informazio gehiago: sopelakostafest.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button