BESTELAKOAK

50. Heineken Jazzaldiak badu kartela

Akordea izeneko lanarekin, Alfredo Leon nafarra, Donostian hurrengo uztailaren 22tik 26ra ospatuko den 50. Heineken Jazzaldirako Kartel Lehiaketaren irabazlea izan da. Egileak 1.200 euroko saria irabaziko du.

Ehunka lanen artean, Mikel Erentxun Euskadiko musikariak, Dora Salazar artista plastikoak,  Javier Torres SER Kateko Informazio Zerbitzuen Kultura ataleko arduradunak, Fruela Zubizarreta GQ aldizkariko erredaktore buruak eta  Heineken Jazzaldiaren bi ordezkarik osatu dute lanik onena aukeratu behar zuen epai-mahaia.
Beste aldetik ere, jendeak botoa emateko aukera izan du, aurkeztutako kartel guztietatik 10 azkeneko hautaketara pasa zitezen, eta 27.495 boto zenbatu dira.

Alfredo Leon diseinatzaile grafikoa da eta beste 80 bat sari irabazi ditu aurretik, horien artean, 2014ko Baionako jaietarako kartela, eta Tuterako, Zangozako, San Sebastian de los Reyes-eko (Madril) eta bere herriko jaiak iragartzeko kartelen lehiaketak. Berak diseinatu du Manos Unidas elkartearen aurtengo kanpaina ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button