BESTELAKOAK

Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura ikasteko ikastaroa

Etxepare Institutuak Excellence in Basque Studies izeneko ikastaroa antolatu du Donostian. Hala, bihar eta etzi, 100 lagun inguru bilduko dira Miramar Jauregian atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura ikasteko prestakuntza ematea xede duen ikastaroan parte hartzeko.

Munduko euskal ikasketa alorrean eskarmentu handiko irakasleek esku hartuko dute ikastaroan euren esperientzia partekatzeko asmoz. Horrekin batera, euskararen irakaskuntzari buruzko metodologiaz gain, euskal kulturaren arlo desberdinei buruzko informazioa eta bibliografia eskainiko da (literatura, bertsolaritza, ikasketa kulturalak, zinema, antzerkia…).

Etxepare Institutuak euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu eta 30 irakurletza ditu mundu osoko beste hainbeste unibertsitatetan.

Ikastaroaren egitarau osoa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button