MUSIKA

Atom Rhumba, Kaskezur eta Rrucculla, Bilboko “Indie Festival”-en lehenengo ostiralean

Duela zenbait urte Bizbak Indie jaialdia egin ohi zen Bilbon dagoen EHUko Bizkaia Aretoan. Urte haietan, askotariko taldeak igaro ziren aretoko agertokitik, tartean, Cápsula, Los Separatistas eta Mursego. Bada aurten, martxoan hain zuzen, berriro egingo  da, Indie Festival izenburupean, EHU Kulturak antolatuta.

Hala, bi ostiraletan sei talde ikusi ahalko dira. Bihar bertan, Atom Rhumba, Rrucculla eta Kaskezur arituko dira, 20:00etatik aurrera. Eta martxoaren 23an, emakumezko artistak nagusitiko dira Anari, Nuria Graham eta Joana Serrat.

Atom Rhumbak Cosmic Lexicon lana aurkeztuko du, eta Kaskezur nafarrek Azpisugeak bikaina eramango dute Bizkaia Aretora.  Horiei Rrucculla musikari esperimentalaren proposamena gehituko zaie.

Anarik, besteak beste, Epilogo Bat lan laburreko kantuak errepasatuko ditu. Nuria Graham pop eta folk esparruetan aritzen den musikaria da, katalanak Does it Ring a Bell? diskoa aurkeztuko du. Azkenik, Joana Serrat ere Kataluniatik dator, eta AEBetako tradiziotik edaten duen pop-folk kantuak egiten ditu, Dripping Springs da bere azken diskoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button