BESTELAKOAK

Debagoienako “Ostegun Bidaiariak” lehiaketa abian da

Ostegun Bidaiariak lehiaketaren laugarren edizioa abiatu du Aretxabaletako Udalak. Debagoienean bizi, ikasi edo lan egiten duen nornahik parte har dezake parte, banaka zein taldeka. Aurten, gainera, nobedade gisa, ikasleei zuzendutako atal berezi bat ere izango da.

Lehiaketaren xedea bidaien esperientziak partekatzea da. Antolatzaileen arabera, “ekimenaren helburua da bidaia egingarriak ezagutzera ematea, beste batzuek etorkizunean egin ahal izango dituztenak”.

Lehiaketaren xehetasunen harira, parte-hartzaileek diaporamen laburpen bat eta argazki batzuk aurkeztu beharko dituzte. Bidaia azken bost urteotan egindakoa beharko du izan, eta epaimahaiak lau aukeratuko ditu. Izena emateko: gazteria@aretxabaleta.eus edo 943 71 18 62, maiatzaren 2ra arteko epea dago.

Aukeratutako aurkezpenak euskaraz egingo dira, eta partaideek 30-60 minutuko tartea izango dute; Aretxabaletan egingo dira, maiatza eta ekaina bitarte. “Hainbat irizpideren arabera egingo da aukeraketa: bidaiaren egingarritasuna eta praktikotasuna, kontakizunean transmititzen den gertutasuna eta diaporamen kalitatea”.

Sariak hauexek izango dira: Publikoaren saria 100 eurokoa izango da, eta parte-hartzaile guztiek 50 euroko sari-ordaina jasoko dute.

Informazio gehiago: Ostegun Bidaiariak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button