LITERATURA

“Tripak eta Letrak” mahai-ingurua, Basaurin

Bariku honetan, otsailak 20, Basauriko Marienean, Tripak eta Letrak izeneko mahai-ingurua antolatu du Sareinak kolektiboak. Bertan bilduko diren hizlariak Irati Goikoetxea, Ana Malagon eta Danele Sarriugarte dira.

Hauxe da hitzorduaren abiapuntua: “Azken aldian euskal literaturako narrazio-lan zenbaitek gogoetara ekarri dituzte gorputza, eta subjektu haragiztatua. Idazkuntza tripetatik (alegia, erraietatik) abiaturiko sormena dela iradokiz; edota, tripen eta letren arteko hartu-emanerantz bideratuz hausnarketa. Euskal narraziogintzan gorputzarekiko kezka hori jada agertu izan da beste zenbait idazleren lanetan ere (Eider Rodriguezen Haragia eta Uxue Apaolazaren Umeek gezurra esaten dutenetik). Lan berriagoak ere joera horri lotu zaizkio. Mahai-inguru honetan euskal literaturaren plazara lehen aldiz agerturiko idazleak batuko ditugu, tripetatik idazten ote duten jakiteko; tripen eta letren arteko harremana nola bizi duten kontatzeko; eta aldi berean, euskal literaturaren plazan lehen aldiz agertu ondoren, tripetan zer sentitu duten kontatzeko”.

Hemen duzue aurreko edizioetako kronikak eta beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button