BESTELAKOAK

Abuztura bitartean kultur agenda beteta, Maulen

Uztailaren 14tik abuztuaren 18ra bitartean, mila konturekin gozatzeko parada izango da Maule herrian, Üda da programazioarekin.

Joseba Tapiak eta bertsoa saio batek zabaldu zuten uda honetako programazioa duela egun batzuk. Hurrengo zita uztailaren 31n izango da, izan ere, Jean-Pierre Grasset-en Zazpiak bat dokumentala pantailaratuko baita. Jende gutxik daki Maurice Ravel euskalduna zela amaren aldetik, eta euskal kultura nola agertzen den Ravel-en obran jorratzen da film horretan.

Abuztuaren 1ean, piano kontzertua izango da Sylvie Verdinen eskutik, eta 7an, Gartxot animaziozko filma eskainiko da. Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren zuzendaritza eta Somugaren ekoizpena du filmak, Benito Lertxundiren musika, Zuberoako kantari eta aktoreeen ahotsak… Eta musikaren arloa borobiltzeko, Pastoraletan eskarmentua duten aktoreek jarri dituzte ahotsak. Mixel Etxekopart kantaria izan da Gartxoti ahotsa jarri diona. Luxi Agergarai eta Maika Etxekopart Mikelot eta Xuneri bizia eman diotenak. Bai beraiek eta bai beste aktoreetako batzuk Amaren Alabak musika taldeko partaideak izan dira. Hortaz, koktel ederra. Abuztuaren 18an, azkenik arte topaketa bat programatu da.

Maule bisitatu nahi baduzue, hemen duzue zer ikusi.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button