IKUS-ENTZUN

Zinema eta liburutegiak

Aspalditik, zinemak liburutegien, irakurketaren eta liburuen mundua islatu du, eta literaturarekiko grina zabaltzeko plataforma ederra ere izan da beti.

Orain, datozen asteetan, Nafarroako Liburutegiak eta Nafarroako Filmotekak zinema eta liburutegiak bilduko dituzte zinema ziklo batean. Edizio berri honek fikziozko hiru proposamen dakartza, dokumental bat eta bi film luze.
Lehenengo saioak (urriak 11) Emilia Pardo Bazán eleberrigile, saiakera egile, kontalari, kazetari eta literatur kritikaria izango du protagonista. Miguel Angel Calvo Butini Tuterako zinemagileak idazlea berpiztu du Emilia izeneko filmean. “Emiliak emakumearen eskubideak aldarrikatu zituen batere onartuak ez ziren garai batean. Gaur bere hitzaldirik garrantzitsuenetako bat egingo du, inoiz eman nahi izango ez zuena. Edo bai. Emiliak beti borrokatu zuelako sinetsi zuenagatik”

Urriaren 18an, klasiko bat pantailaratuko da Umberto Eco idazlearen El nombre de la rosa (Jean Jacques Anaud, 1986). Erdi Aroko liburutegi ikusgarri batean korapilo ederra askatuko da.

Azkenik, zikloaren hirugarren izenburuak literaturak duen adierazteko eta komunikatzeko ahalmenean jarriko du arreta: L’Atelier (Laurent Cantet, 2017). Idazketa-tailer bat polizia-nobela bat idazteko interesa sentitzen duten gazte batzuen bilera-gunea da, baina haien arteko harremana errealitatetik fikziotik baino hurbilago dauden beste gogoeta batzuetatik eratortzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button