BESTELAKOAK

“Artea, Memoria eta Espazio Publikoa” jardunaldiak, Gernikan

Ekinaren 2 eta 3an, Artea, Memoria eta Espazio Publikoa izeneko jardunaldiak egingo dira Gernikako Bakearen Museoan.

“Nola irudikatu desagertu dena, falta dena, jada ez dagoena eta denborak ezabatu duena? Nola azaldu izugarrikeria bat, trauma bat, hitz soilez eginiko deskribapena beti motz geratzen bada? Nola bete aurreko belaunaldiek askatasunaren alde eginiko borrokaren balioa gogoratzen ez duen gizarte baten hutsune etikoa? Galdera horiei erantzuteko funtsezko elementu bilakatu da artea. (…) Arteak iragana baliatzearen esanahia jada ez dute gizarte-talde mugatu batzuek baino ulertzen, herritarren espektro zabalago batengana iritsi da, eta eginkizun sozial aktiboagoa eta memoria demokratikoarekiko konprometituagoa du orain. Espazio publikoa bihurtu da agertoki aproposena”.

Mintegi horretan horiek bezalakoak aztertuko dira hainbat adituren iritzien bitartez, izan ere, Europako hainbat adituk eta artistak beren esperientzien eta lanaren berri emango dute. Gernikako Bakearen Museoan duzue egunetako programazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button