BESTELAKOAK

Arte-kreazioari lotutako laguntzen oinarriak

Bizkaiko Foru Aldundiak 275.000 euroko partida bat onartu du beketarako eta laguntzetarako. Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 29ra arte izango da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Sailak bekak eta laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdi publikoa onartu ditu; bekak “arte plastikoen eta bisualen, arte dramatikoaren, musikaren, dantzaren eta kultura kudeaketaren modalitateetarako izango dira, eta laguntzak soilik musikaren, arte dramatikoaren, dantzaren eta kultura kudeaketaren modalitateetarako. Arte plastikoen eta bisualen esparrurako beketan 50.000 euro emango dira, arte-kreazioari lotutako proiektuak gauzatzeko edozein zentrotan (estudio partikularretan ere izan daiteke) eta edozein tokitan”. Ez dute diru-laguntzarik jasoko ikerketari eta irakaskuntzari lotutako proiektuek: graduondoko ikastaroak, edozein master, doktorego-ikastaroak eta doktorego-tesiak.

Arte dramatikoaren esparrurako beketan 52.000 euro bideratuko ditu Foru Aldundiak, Bizkaitik kanpo honako ikasketa hauek egiteko: aktore gisa prestatzeko eta hobetzeko ikasketak; antzerki-zuzendaritza, eszenografia, luminoteknia, soinua eta jantziteria, eta zinema-zuzendaritzan prestatzeko ikasketak.

Musikari dagokionean, 60.000 euroko partida bat onartu da. Prestakuntza eta hobekuntza ikasketak egin ahal izango dira Bizkaitik kanpo.

Dantza bultzatzeko, 53.000 euro bideratuko dira bekatan eta 14.000 euro laguntzatan. Bizkaitik kanpo dantza arautuan prestatzeko eta hobetzeko eta koreografian prestatzeko ikasketetara bideratuko dira beka horiek.

Eta azkenik, kultura-kudeaketarako prestatu den partidan 22.000 euro izango dira beketarako eta 5.000 euro laguntzetarako.

Argibide gehiago: www.bizkaia.eus/kulturadirulaguntzak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button