BESTELAKOAK

Efektu berezien makillajeari buruzko tailerra, FANTen

FANT Bilboko Zine Fantastikoaren baitan, efektu berezien makillajeari buruzko master class-a egingo da maiatzaren 10ean. Tailerra Gorka Agirrek zuzenduko du eta arte eszenikoetako eta zineko profesionalei eta ikasleei zuzenduta dago.

Fantasiazko eta beldurrezko generoko makillajeari, karakterizazioari eta efektu bereziei buruzko saioa praktikoa izango da, eta Campos Antzokiko Kupula Aretoan egingo da. Arte eszenikoetako eta ikus-entzunezkoetako teknikariei, profesionalei eta ikasleei dago zuzenduta.

Gorka Aguirre QuimeraFX-ek, efektu berezietako teknikaria da, eta Koldo Serra, Tinieblas González edo Nacho Vigalondo zinegileekin egin du lan, besteak beste.

Matrikula doakoa da. Tailerrean parte hartu nahi izanez gero: fanteskola@fantbilbao.net

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button