LITERATURA

Martinez De Lezea eta Redondo, “euskal mitologia literaturan”

Bilboko Bidebarrieta liburutegian egin ohi den Eztabaidak literaturarekin ekimenaren barruan, Mitologia euskal literaturan gaia jorratuko dute Toti Martinez De Lezea eta Dolores Redondo idazleek maiatzaren 21ean, 19:30ean. Bi idazleekin batera Idoia Jauregi kazetari donostiarra izango da.

Martinez de Lezea Gasteizen jaioa 1949an, Bizkaiko Larrabetzu herrian bizi da. Hogei urtez, testu teknikoen itzultzaile-lanarekin batera, antzerkirako eta telebistarako lana tartekatu ditu; horrez gain, telebistan haurrentzako mila programatik gora idatzi eta zuzendu ditu. 1998ko azaroan bere lehenengo eleberria, La calle de la Judería, harrezkeroztik, idazle oparo bilakatu da. Nobela historikoa jorratzen du batik bat.

Dolores Redondori (Donostia, 1969) dagokionez, Zuzendaritza eta errestaurazioa ikasi zituen, baina laster hasi zen umeentzako ipuinak idazten eta literaturan murgiltzen. Aurten Zaindari Ikusezina Baztango trilogiaren lehenengo alea argitaratu du. Liburu hori hamar hizkuntzatan argitaratu da. Estatuko lau hizkuntza ofizialez gain, frantsesez, alemanez, italieraz, holandesez, norvegieraz eta portugesez.

Liburuan intrigaz eta misterioz betetako eleberri bat da. Mitologia, haurtzaroko kitatu gabeko kontuak, harreman bereziak, intrigaren eta gertaeraren hariak,… Idazleak polizia-eleberrien kontalari gisa eta herri honen idiosinkrasiaren ezagutzan trebezia handia erakutsi du. Detektibearen ikerketaren kontaketa eta pertsonaiak bizi diren alegiazko mundu antropologikoa batzeko duen maisutasunak, era guztietako irakurleak harrapatuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button