BESTELAKOAK

“Espainia Beltza” Bilboko Arte Ederren Museoan

Bilboko Arte Ederren Museoan abiatu da Beste Begirada Batzuk: Espainia Beltza izeneko erakusketa. Honen barruan Émile Verhaeren eta Dario de Regoyos artisten adiskidetasuna eta lankidetza dago.

Espainia beltza liburuaren lehenengo edizioko ale bat jarriko da ikusgai,
Darío de Regoyosen pinturari eskainitako erakusketa hau dela eta.
Liburu berezi horren sorrera, Émile Verhaeren idazle belgikarrak eta Dario de Regoyos margolariak 1888 eta 1891. urteen artean Espainiatik egindako bidaia dago. Liburuak bidaia bohemio baten ibilbidea islatu nahi izan zuen.

Hala, Belgikarrak lau artikulutan argitaratu zituen Gipuzkoan hasi eta El Escorialen amaitu zen bidaiaren gaineko oharrak eta hausnarketak, eta, lau urte geroago, 1899an, haren adiskide zen Regoyosek editatu zituen, eta honek ilustrazioak jarri zizkion, eta modu honetan sortu ziren 21 marrazki, 7 grabatu, eta 3 margolan.

Erakusketa hau ikusi ahalko da uztailaren 17tik irailaren 23ra bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button