EZLEKUBAT

Klubetako lurtzorua zartatzeko doinuak

Penniman Records Bartzelonako zigilu txikiak, rock and roll disko zaharren banatzaile ere bada, 7 hazbeteko bi binilozko harribitxi beltz argitaratu ditu: Marsha Gee-ren Peanut Duck eta The Emperors-en Karate b/w My Baby likes to Boogaloo (lehenengo singlearen B aldeak Count Yatesen Chimpanzee erakusten du harro). Bata zein bestea 60ko hamarkadako soul beltzaren ordekari dantzagarriak dira.

Marsha Gee emakumezko kantariaz ezer gutxi dakigu. 60ko hamarkadako erdialdean grabatu zen Philadelphiako Virtue estudioetan, eta grabazio horren azetato bakarra dagoela esan omen da. Ahatearen kantua dozenaka bilduma piratatan bildu da, eta mundu osoko soul dikso jartzaileen kantu kuttuna da. Pennimanek kaleratu duen singlea berrargitalpen ofiziala da eta B aldean Count Yatesen Chimpanzee soul kantu Darwyniarra gordetzen du.

Peanut Duck kantuaz Shindig magazineke esandakoak: “Erabateko klasikoa da: frenetikoa, basatia, baina batez ere… sexy-a. Hordirik zegoen? Stripper-a zen? Neska honek abeten zekien, motel. Ikaragarria! Inoiz baino hobeto entzuten da!”.
The Emperors soul eta funk bandari buruz, berriz, gehiago dakigu. 50eko hamarkadan Harrisburg (Pensilvania) hirian eratu boskote beltza zen. 1966 urtean Karate izeneko single argitaratu zuten Mala zigilu mitikoarentzat Filadelfiako Impact Sound estudioetan. Doinu horri esker R&B zerrendetako 33 portura iritsi zen eta pop zerrendetako 50. postura. Handik gutxira My Baby Likes To Boogaloo grabatu zuten, hammond teklatuarekin eta bongo basatiekin.

Ukitu latinoak eta arte martzialen inguruko hitzak uztartuz, soul kantu biziak grabatu zituzten, hezurdura hausteko modukoak. Emperorsen garaian oraindik ez zen funk estiloa ezagutzen, baina haiek funk erritmoetatik gertu zeuden doinuak jo zituzten. Bi kantuon bertsio oihandarrenak Bartzelonako Pennimanen berrargitalpen ofizialean daude. Hala ere, egun Philly Archives zigiluak ere Karate izenburua duen lp-a berrargitartu du. Bi hazbetekoak ezinbestekoak dira erritmo beltzak maite dituztenen zaleentzat.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button