BESTELAKOAK

Gueñeseko paperezko soinekoen lehiaketa internazionala

Gueñesen paperezko soinekoen lehiaketa internazionala atondu dute aurten ere. Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute: jostunek, diseinatzaileek, Arte Ederretako ikasle zaleek, etab. Inskripzioak jasotzeko data muga 2011eko irailaren 1a izango da.

Soinekoak paperez soilik egingo dira eta eskuz ala makinaz josi. Kola, grapak edota antzekoak erabiltzea debekatuta dago. Apaingarri zein osagarriak ere, paperez eratuak edo forratuak soilik onartuko dira. Papera kolorez edo distiraz janzteko sprayak edo pinturak erabili ahal izango dira

Lehiaketan bi atal bereiziko dira, helduen kategoria eta haurrena. Nagusien kategoriari dagokionez, bi atal sarituko dira: Diseinua eta Originaltasuna (1. saria 2.000 euro eta 2. saria 1.000) eta Jantzigintza eta Artisau-lana (1. saria 2.000 euro eta 2. saria 1.000). Hirugarren sari bat ere izango da, 600 euroko Roberto Comas saria.

Inskripzio-orria, behar bezala beteta, paper ala material mota guztien eta bakoitzaren laginekin batera aurkeztuko da, soinekoa eratzean erabilitako mota, kolorea, etab. kontuan hartuta.

Behar bezala sinatutako inskripzio-orria eta dibulgazio baimena hala nola laginak, gutun-azal berdinean bidaliko dira posta ziurtatuaren bidez; bertan idatziko da 2011 Güeñeseko paperezko soinekoen lehiaketa eta ondorengo helbidea: Güeñeseko Kultur Etxea Behargintza. Enkarterri, 2 48840 Gueñes.

Inskripzioak jasotzeko data muga 2011eko irailaren 1a izango da.

Lehiaketaren xehetasun guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button