ARTEA

Isidoro Valcarcel Medina "performer"-a Bulegoa z/g-n izango da

Espazioan eta denboran objektu mugikor bat aztertzea: Isidoro Valcarcel Medina Bulegoa z/b gunean izenburua duen jarduera Formagabeko ezagutza-formak izeneko atalaren baitan atondu du Bilboko arte- eta jakintza-arloko bulegoak.

Isidoro Valcarcel Medinaren jarduera nolakoa den ikusita, are premiazkoagoa suertatzen da galdera. 50eko hamarkadaren erdialdean hasi zenetik, premisa batzuek zuzendu dute haren zeregin etengabea, aztarna gutxi utzi duena: sistemek (besteak beste, arte instituzioak) erabiltzen dituzten konbentzioak eta inertziak erakustea eta azaltzea.

Bulegoa z/b ekimenaren hastapenetan iritsi da If I Can't Dance plataformaren gonbidapena. Hala, bada, bulegoak aukera baliatu du Isidoro Valcarcel Medina gonbidatzeko, honek laguntza eman dezan bulegoaren jarrera zehazteko prozesuan, eta, ildo horretan, Formagabeko ezagutza formak izeneko atalean aztertutako hitzen glosario labur bat presta dezan. Hala, aztergai diren subjektuak eta objektuak hiru aldeko harremanean gurutzatzen dira. Bisita hau harreman horren zati bat da, geroxeago, otsailaren 17an, Isidoro Valcarcel Medinak eta Bulegoa z/b ekimenak bisita egingo baitiote If I Can't Dance plataformari.

Bulegoa z/g-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button