BESTELAKOAK

Komunikazioa eta transmisioa aztergai, Jalgi euskal kulturaren plaza ibiltarian

Jalgi euskal kulturaren plaza ibiltariak aurrera doa bere egitarau oparoarekin, Aiaraldean. Hala, bihar eta etzi jardunaldi oso interesgarriak egingo dira: bihar, euskal kultur sorkuntzaren komunikazioari buruzkoa, eta etzi, euskal kultur sorkuntzaren transmisioari buruzkoa.

Komunikazioari buruzko jardunaldian hainbat hedabidetako ordezkariek parte hartuko dute, tartean, Gorka Bereziartua (Argia), Mikel Lizarralde (Berria) eta Ane Zabala (Bilbo Hiria).
Horretaz gainera, mahai-ingurua ere izango da: Zein dira euskal sormen lanen berri hedatzeko zailtasunak?. Leire Palacios, Lander Garro eta Estitxu Garia Artetxek parte hartuko dute mahai-inguru horretan, besteak beste.

Transmisioari buruzko jardunaldian ere makina bat adituk parte hartu dute, besteak beste, Mertxe Mujika (AEK), Ixiar Eizagirre (Bertsozale Elkartea) eta Josu Bergara (Taupaka).
Hemen ere mahai-ingurua egingo dute: Nola bermatu kultur sorkuntzaren transmisioa?. Andoni Tolosa, Lorea Agirre eta Idurre Alonsok hitz egingo dute, besteak beste.

Jalgiko antolatzaileek, gainera, ostiralean Amurrion egingo den kontzertua azpimarratu dute: Ruper Ordorika eta Igor Arzuaga.

Azkenik, gogoratu larunbatean Jalgi Eguna egingo dela Laudion. “Goizeko 11:00etatik hasita adin guztietako zaleentzako eskaintza: antzerkia, zirkua, musika, dantza, bertsolaritza, giro itzela eta euskal kultur sorkuntzaren aldeko aldarrikapena”.

Informazio gehiago: jalgika.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button