MUSIKA

Gasteizko Parral tabernak azaroko egitaraua iragarri du

Gasteizko Parral tabernak astemartes kulturalak izeneko egitarau musikala ondu du azaroan. Hala, hil honetako astearte guztietan, kontzertu ondu dute tabernako arduradunek. Atzo bertan, azaroak 3, hasi zen zikloa Hierro & Los Ajustadores banda rockzale gasteiztarren kontzertuarekin.

Hurrengo hitzordua azaroaren 10ean izango da. Egun horretan, Ardoa eta Odola ekitaldia izango da, eta bertan, Celosamente Gordea, Napoka Iria eta Joseba B. Lenoir taldeek parte hartuko dute. Ekitaldi hori Geu elkarteak ondu du.

Bestalde, azaroaren 17an, Amor de Tokio bandak joko du: Iruñekoak dira eta folkrok indiea jotzen dute. Amaitzeko, azaroaren 24an, Tutan Come On bikote gasteiztarrak lan berria aurkeztuko du, ohi den bezala stoner eta punk-rock erritmoekin josia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button