BESTELAKOAK

Euskaraz adierazi

Udako ikastaroa antolatu da “euskarazko erreprodukzio kulturalari buruz hausnartu eta jarraibideak partekatzeko”. Ikastaroa, ekainaren 25 eta 26an egingo da Bilboko Bizkaia aretoan, eta Katixa Agirre, Ander Lipus, Maialen Lujanbio, Asier Altuna, Eñaut Elorrieta eta Estitxu Fernandezen hitzak eta aportazioak entzun ahalko dira.

Ikastaroaren webgunean irakurri dugunez, goiko xede orokor horrekin batera honako helburuak ere izango du ikastaroak: “Euskaraz jarduten duten egileen bizipenak ezagutu eta elkarbanatzea; Kultura-adierazpideetan (antzerkia, zinema, musika, literatura, bertsogintza eta hedabideak) euskarak bizi duen egoera deskribatzea; Euskaraz produktu erakargarriak sortzeko gakoak identifikatzea; Hizkuntza nagusiek euskarazko sorkuntzan duten eragina zehaztu eta iritzi kontrajarriak biltzea eta kultura-adierazpenen arteko zubiak eraiki eta gainontzeko sortzaileei baliagarri izan dakizkiekeen alorrak zehaztea.”

Informazio guztia hementxe duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button