ESZENA

“Euskalduna naiz eta arraro nago!”, Donostian

Ostiralean, azaroak 9, Euskalduna naiz eta arraro nago! bakarrizketa saioa taularatuko dute Barry Manley Barry Barrez eta Aitor Txarterina Baltziskueta aktoreek Loiolako Kultur Etxean, 20:00etan. Gidoia Beñat Gaztelumendi bertsolariaren laguntzaz osatu dute.

Bertan bi euskaldun dira protagonista. Bata, Irlandatik dator, ikasteko prozesuaz arituko da umorez eta musikaz lagunduta. Bestea, aldiz, Iruñetik, egunerokotasunean euskararen gaineko egoerak kontatzeko prest.

Umorea ardatz, euskaldun izatearen eta euskaldun jokatzearen ondorioen inguruan arituko dira bi aktoreak. Horretarako, euskaraz bizitzearen esperientzia kontatzen dute bi umoregileek ordu
beteko saio honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button