BERTSOTAN

Algortako Bertsolari Eskolak “Balkoitik Balkoira” bertso saioa antolatu du

Algortako Bertsolari Eskolak programa polita atondu du asteburuari begira. Udan ohiko saio bilakatu den Balkoitik Balkoira ekimena, bihar bertan, ekainak 26 egingo dute, baina ez da Etxetxu plaza ohiko tokian izango, zale guztiak Azebarrin elkartuko dira Sustrai Colina eta Nerea Elustondo kantuan ikusi ahal izateko.

Algortako Bertsolari Eskolak antolaturiko lehenengo Balkoitik Balkoira saioa, 1999an egin zen Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolari handiekin.

Saioa 19:00etan hasiko da, eta gaur eguneko egoerak hala aginduta, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Gainera, lekua mugatua dagoenez, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da. Lekua lortzeko, deitu edo mezua bidali ALBEra (605 704 385 / albegetxo@gmail.com) edota Azebarrira (688 652 917 / azebarri@gmail.com).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu