MUSIKA

Bob Marley-ren heriotzaren 30. urteurrena Zarautzen

Aurten Bob Marley-ren heriotzaren 30.urteurrena da, izan ere, gaur bezalako egun batean hil zen, eta toki askotan haren omenez kontzertuak eta hainbat ekimen gauzatuko dira. Zarautzen ere festa handia egitekotan daude.

Gaur bertan, maiatzak 11,,19:30ean hitzaldia egingo da. Bertan, Josetxo Mintegik Bob Marleyren bizitzaren hainbat pasarte kontatuko dizkie bertaratzen direnei.
Maiatzaren 12an, osteguna, 19:00etan Kupela tabernan Rebel music dokumentalaren proiekzioa antolatuta dago. Bertan Bob Marleyren bizitza eta hitzak ikusgai izango dituzue.
Maiatzaren 14an, larunbata, 16:00etatik aurrera Zarauzko Malekoian, Bob Marleyren musika eta graffitia uztartuko dituzte.
TTB taldeak bere musikaz alaituko du giroa eta Inocent Criminals taldeak graffiti eran egingo du musikari jamaikarraren aurpegia.
Bertan, nahi duenak eskuragarri izango ditu Bob Marleyren kamisetak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button