BESTELAKOAK

Euskal Herriko jaialdi guztiak ikusgarri

Uda honetan Euskal Herrian egingo diren musika eta dantza jaialdi guztien webgunea sareratu du Eresbilek. Oso ikusgarria da derrepentean nora joan nahi duzun erabakitzeko.

Eresbilek webgune bat abiatu du Euskal Herriko 2017ko udako musika eta dantza jaialdien maparekin. Ekainetik irailera arte Euskal Herrian makina bat jaialdi interesgarri egingo dira eta horien gaineko informazioa biltzen duen ataria egin dute, tartean mapa batekin, eta hobeto topatu eta kontsultatu ahal izateko baliabide ederra izango da.

Hala, Eresbilen webguneko atal berri honek musika mota guztietako jaialdiaren informazioa biltzen du, hala nola jazza, rocka, reggae, folka eta musika eta dantza tradizionaleko ikusgarriak. Itsasuko Errobiko Festibala, hiri handietako Jazzaldiak, Mundakako The Basque Music & Cook Festibala Bidasoaldeko Folk Festibala, eta noala ez,  Bilboko BBK LIve.

Sartu eta begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button