MUSIKA

Ainara Legardon, Mugako Festibalaren egonaldi artistikoan

Mugako Festibalak sorturiko proiektua ikus-entzun arloan esperimentatzen aritzen diren artistei bultzada eta laguntza emateko bideraturik dago. Aurten hamaika proiektu aurkeztu dira (9 emakumek eta 10 gizonezkoek hartu dute parte), eta Artiumeko Mari Fan Machinek, EHUko Natxo Rodriguezek eta Mugako Festibaleko antolatzaile den Pablo Garcia Ruiz de Apodakak osatu duten epaimahaiak Ainara Legardon artista bilbotarrak aurkezturiko proiektua aukeratu dute. Hortaz, Mugako Festibalaren barnean garatuko den erresidentzia artistikoa berarentzat izango da.

Egonaldia bi astez luzatuko da, irailaren 10ean hasi eta 23an amaituko da. Baliabide ekonomikoez gain, baliabide tekniko eta materialak ere eskura izango ditu proiektua garatu ahal izateko. Gainera, Artiumen, urriaren 11tik 13ra ospatuko den Mugako Festibalaren egitarau barnean, proiektuaren aurkezpen publikoa egiteko aukera izango du.

Ainara Legardonek deialdi honetarako diseinatu eta garatu duen soinu-performance proposamena honetan datza: “Artium, Arte Garaikideko Euskal Museoaren Zentroak eta bere baldintza akustikoak elkarreragiteko proposatzen du, baita garai hartan zentroak antolatutako erakusketekin elkarrizketan aritzea ere. Artistak soinu esperimentazioan eta inprobisazio librean oinarriturik, ahotsa eta mugimendua erabiliko ditu, tresna elektronikoen, mikrofonoen, zinta analogikoa eta hainbat kasete grabagailu konbinatuz eskaintzen dituzten aukerak baliatuz. Elementu horiek sortzen dituzten soinuak eta akoplamenduak, eta museoaren piezekin batera, espazioan denbora errealeko, organiko eta aldakorreko elkarrizketa bat egingo dute”.

Ainara Legardon (Bilbo, 1976) performer, gitarra-jole eta musikagile bizkaitarrak 25 urte baino gehiago daramatza musika munduari lotuta. Rockean aritzeaz gain, performancearekin loturiko arloetan oso lan interesgarriak egin ditu, baita inprobisazio eta musika esperimentalean ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button