ARTEA

Raoul Hausmann dadaistaren argazki erakusketa Zarautzen

Raoul Hausmannek (1886-1971) Berlineko inguru dadaistan eman zituen bere lehendabiziko urrats artistikoak. Halere, bihar Zarauzko Photomuseumen inauguratuko den erakusketan ez dago garai horretako argazkirik, 1927. urte inguruan piztu baitzitzaion argazkigintzaren inguruko jakin-mina. Dadaista gisa collage esperimentalak, soinu-poesia eta kritika instituzionalak egin zituen.

Argazki lanak / 1927 tik 1957 arteko argazkiak irailaren 11ra bitartean egongo da zabalik.

Erakusketan 50 argazki jaso dituzte hiru ataletan banatuta. Lehenengoan bi argazki-muntaia biltzen dira, bata 1931koa eta bestea, berriz, 1932koa. Bi lan horietan bere hausnarketa teorikoak jasotzen dira.

Bigarren zatia, eta erakusketaren handiena, irudiz jositako argazki saiakera bat da. Izan ere, 1926. urtetik aurrera Hyle izeneko eleberria idazten hasi zen eta idazlan hori ilustratzeko erabili zituen irudiok. 

Azkenik, hirugarren atalak bere lanik berantiarrenak biltzen ditu,  fotocollagera bueltatu zen garaikoak, hain zuzen ere. Prosezu horretarako, aurreko hamarkadako  argazkiak erabili zituen, era ezberdinetako argazki materialekin batera. Horrela, collage horien bitartez, bere historia propioa biziberritu zuen nolabait.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button