BESTELAKOAK

Aiko taldeak “Dantzakantu” ikastaroa abiatuko du

Aiko taldeak Dantzakantu abiatuko du hilaren 11n, “betiko melodiak abesten eta dantzatzen ikasteko ikastaroa”. Euskal Herriko ahozko ondarearen transmisioan espezialista Itsaso Arrietak zuzenduko du ikastaroa, astelehen guztietan urtarriletik ekainera, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan, Bilbo.

Ikastaroaren xedea dantza esperimentatzea da, musika-tresnen laguntzarik gabe. “Abesti tradizionalak ikastea, ulertzea eta eurez gozatzea, eta abesten diren bitartean, dantzatzea. Ikastaroa Euskal Herriko abesti multzo tradizional aberatsean egongo da oinarrituta, eta koplak, baladak, bertsoak, dantzatutako abestiak eta abestutako dantzak jasoko ditu”.

Koreografiaren harira, helburu nagusia dantzaz gozatzea da: “ikastaroan parte hartzen duten pertsona guztiek dantza prestatzean ere parte har dezatela, (…) baina oso garrantzitsua da azken emaitza talde osoaren lanetik sortzea”.

Informazio gehiago: aikotaldea.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button