BESTELAKOAK

Afrikako ahozko narraziogintza “Istorio Biziak” programan

Ahozko tradizioaren inguruko Istorio Biziak-Cuentos encadenaDOS programaren laugarren edizioa abiatuko da datorren astelehenean, otsailaren 19an. Guztira, 22 jarduera eskainiko dira, Bilboko Castañoseko eta Zurbaranbarriko udaltegietan.

Sustraien bila. Memorias de Afrika izenburupean, Afrikako kultura, kondairak, istorioak eta soinuak izango dira protagonista hainbat jardueratan, tartean, mikro-kontakizunen sorkuntza tailerra edo Artxandako funikularraren inguruko istorio gidatuak, besteak beste. Gainera, ipuin-kontalari aukera zabala egongo da ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz, batzuk helduentzat, eta beste batzuk umeentzat.

Beste urte batez, pertsona interesgarri askoren parte hartzea izango da: Alabazan taldeko kideak (Pedro Ruiz, Bego Alabazan eta Joaquín Ponte), Ana Griot, Maider Galarza, Boni Ofogo, Arkaitz Estiballes bertsolaria, Mama Crea eszenako artistak (Rakel Imaz eta Nuria M. Cres),…. Bai eta honako ipuin-kontalariak ere: Dorleta Kortazar (euskaraz), Anne Wilding (ingelesez) eta Samuel Mountoumnjou kamerundarra (frantsesez), besteak beste.

Informazio guztia, hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button