MUSIKA

Porco Bravo taldeak jotzeari utziko dio “Pulpofest” jaialdian parte hartu ostean

Larunbatean, Porco Bravoko gitarra jole izandako Asier Martinez Mintegi Pulpo omenduko dute Bilboko Santana 27 aretoan egingo den Pulpofest ekitaldian. Gitarra jotzaile duela urtebete inguru hil zen. Kontzertu-omenaldi horren ostean, Porco Bravok atseden luze bat hartuko du, hamar urtez eszenatokiak kiskaltzen aritu eta gero.

Pulpofest jaialdiaren harira, hauexek arituko dira agertokian: Porco Bravo, Motociclón, Desakato eta The Riff Truckers.

Taldearen etapa luze bat amaituko da larunbateko kontzertuarekin batera. Orain, atsedena hartu, lokalera bueltatu eta kantu berriak egin nahi dituzte Barakaldokoek. Taldea 2007tik aritu da jo eta su. Manu abeslaria, gainera, aita izango da laster. “Gelditu behar dugu, arnasa eta airea hartu, eta gure asmatze eta huts egiteetatik ikasi”, esan du abeslariak.

Hala, taldeak disko berri bat prestatu nahi du, eta modu erabat antolatuan itzuli. Finean, taldekideen bizitza berrietan integratuko den egitasmo berri bat ondu nahi dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu