LITERATURA

Dorrearen eta penduluaren arteko ituna

Horixe da Amaia Iturbide poeta bilbotarrak kaleratu duen azken obraren titulua.

Ibilbide luzeko idazlea dugu Amaia Iturbide, eta poesia izan da gehien landu duen arloa. Bereak dira Eskaileraren bi aldeetan (1986), Itzulbidea (1992), Gelak eta zelaiak (1994), Lore mutuak eta tuaren ezkontzak / Flores mudas y las bodas de la saliva (2006), Labirintoaren orduak –(2008) eta Eszenatokietako aztarnak hasten direnean (2011) lanak. Itzulpenen artean Eduardo Garcíaren Loarin, Antonio Luis Ginésen Ikastun eta Pablo García Casadoren García liburuetan agertutako zenbait poema euskaratu ditu (2016).

ZERUMUGAN BEZALA

Gainezka egiten duen hodeia
(surrealismo-gaindosia ihes-puntuan)
eta azpian
harrizko lauza
(bertatik bertarako egunerokotasuna,
behekoa eta barrukoa).

Erdian
sorbalden gainean kaleak daramatzan
eskuoihal espresionista,
erakusleiho batetik bestera doana
eta zerrenda baliogabetua dena.
Zeta basatiz egindako pintzelkada.
Hunkitu, jantzi eta murtxikatzen nauen
espazio zunda.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button