MUSIKA

091 taldea, WOP jaialdiaren kartel-burua

Gaixotasun arraroak borrokatzen dituen Walk On Project (WOP) elkarteak musika jaialdi interesgarria atondu du larunbatean, eritasun horien ikerkuntza medikuaren alde.

Hala, bihar, WOP jaialdia egingo da Bilboko Santa 27 aretoan. Eszenatokitik hiru talde igaroko dira: The Kleejoss Band, Kurt Baker Combo eta 091. Emanaldia 20:00etan hasiko da.

Espainiako Granada hiriko 091 da jaialdiko izen garrantzitsuena. Izan ere, taldeak 1982an eratu zen eta 1996an desegin. Tarte horretan argitaratutako diskoak tarteko, kultuzko banda bihurtu zen rockzaleen artean. The Clash-eko Joe Strummer musikariak biziki maite zuen banda da; Strummer, hain zuzen, sasoi batean Granadan bizi izan zen.

Sony konpainiak 091 taldearen diskografia esanguratsuena  berrargitaratu berri du; alegia, Zafiro diskoetxearekin bere garaian grabatutako lau diskoak: Más de cien lobosDebajo de las piedras, Doce canciones sin piedad eta El baile de la desesperación.

Informazio gehiago: walkonproject.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button