ESZENA

Zuberoako kantu tradizionalak eta era berean garaikideak

Loraldiak Xiberua kantu loraturik ikuskaria estreinatuko du gaur, otsailak 22, Iruñeko Gayarre Antzokian.

“Ekialdean dago eta kantu-memoria luzea du Zuberoak. Denboran ibilitako oroimin hori sorkuntza anitzez elikatu da. Tradiziotik abiaturik gaur egungo kultura garaikide aberatsa loratu dute Pirinioaren ipar magaletan bizi diren sortzaileek. Hemen dira Pastoralak eta Maskaradak. Hemen bizi ziren Etxahun-Iruri eta Pierre Topet Etxahun. Kantua arte eder bihurtu den lurraldea dugu Zuberoa. Herri-kantu hauen aberastasun esentzialarekin esperimentatzera gonbita luzatu nahi dizuegu.”

Xiberua kantu loraturik ikusgarria sortzeko unean Iparraldeko musikaririk eta ahotsik ederrenak bildu dira: Maddi Oihenart, Ihitz Iriart, Beñat Achiary, Julen Achiary, Mixel Etxekopar eta Jordi Cassagne. “Ikuskizun hau gure bizi, amodio, esperantza, irri, negar eta umorearen bideetatik abiatzen den bidaia izango da. Ikusleekin partekatuko dugun bidaia. Bihotzetik bihotzera. Horretan, arima zuberotarra mezulari ezin hobea baitugu”.

“Iruditeria berriaren alde, iraganari so egingo diogu geroa marrazteko. Antzineko kantuak izango dira baina garaikide eremuan kokatuko ditugu. Gaur egun, orain dela milaka urte bezala, naturak eskaintzen digun nortasunaz baliatzen gara. Etorkizuneko hodeiertza dugu ikusmiran.”

Xiberua kantu loraturik ikuskariaren estreinaldia Nafarroako Korrika kulturalaren egitarauaren ardatz nagusia ere bada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button