ARTEA

Bizkaiko artistei zuzendutako arte deialdi bi

Bilboko Udalak, BilbaoArte Fundazioaren bidez, Bizkaiko artistei zuzendutako bi deialdi berri aurkeztu ditu, 100.000 euroko diru-laguntzarekin, beti ere,  “COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioak arintzeko eta arte garaikidea sortzeko Bizkaiko sektorea sustatzeko”.

Udalak Bizkaiko sektore artistikoari lagundu nahi dio, eta modu bat, kultur ekoizpenerako baliabideak eskaintzea da. Horretarako erakusketa bat egiteko xedez, Ekaitzaren Ondoren izeneko deialdia kaleratu du. Guztira, 25 laguntza emango dira, 2.000 eurokoak, eta erakusketaren ondoren bost proiektu artistiko hautatuko dira. Proiektu horien “izaera eta eduki egokienak egungo egoera eta horrek adierazten duen erantzun sozial, ekonomiko, politiko eta artistiko konplexua adierazi, aztertu eta/edo hausnartuko dute”.

Beste aldetik, Isiluneen Artean pentsamendu kritiko kulturalari buruzko testuen deialdia ere egin du pandemiak eratorritako egungo egoeraren aurrean sortzen ari den pentsamendu kritikoaren ekoizpenari modu artistikoan erantzun ahal izateko. “Gehienez 30 proposamen hautatuko dira, eta horien egileek 100 euro jasoko dituzte testua zabaltzeko eskubideen lagapen gisa. 1.200 euroko sari bakarra ezarriko da zeregin horretarako berariaz deitutako epaimahai batek hautatutako lan irabazlearentzat”.

Bizkaian jaio edota bizi diren eta artearekin eta pentsamenduarekin lotutako ekoizpena duten pertsona guztiak aurkeztu ahal izango dira bi deialdietara, adin-mugarik gabe.

Hemen dituzue bi deialdien gaineko xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button