
Bihar hasita eta hil honetako 26ra bitartean, Juan Armentia argazkilari trebeak Zetazko Gerlariak izeneko argazki erakusketa abiatuko du Elgoibarko Kultur Etxean.
Juan Armentia zazpi Joko Paraolinpikoetara joan da argazkiak ateratzera (1992an, Bartzelonan hasita, eta London 12ra arte) eta Saiatu Fundazioaren laguntzarekin planeta osoan ibili da, atleta hauen balentriei irudia miragarriak ateratzen.
Berak dioen moduan, “Joko Olinpikoak mundu mailako gertakaria dira. Milioika lagun erakartzen dituzte unean uneko egoitzetara eta beste horrenbeste ikusle telebista aurrera. Baina Joko Paraolinpikoak ere badira mundu mailako gertakari, maila apalagoa izanagatik, balore sozialak, berdintasunezkoak eta superaziokoak Joko Olinpikoek baino areago biltzen dituztenak”.
Hortaz Zetazko gudariak ez da beste erakusketa bat gehiago, “instant bat, espazio bat, ahalegin bat, bizitza bat, argazki zein kirol paraolinpikoen liburu honek bere protagonisten ahots eta sostengua izatea nahi nuke.”